Elolak txapela jantzi du, Larrarte gertu egon da

Ataria 2020ko irailaren 7a

Argazkiak: ANTIGUAKO PILOTAZALEOK

Antiguako Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren larunbatean eta bi bidaniar izan ziren txapelen lehian.

Iñaki Elolak nagusien mailako txapela jantzi zuen Sarasa atzelariarekin batera. Espinal-Gaskue bikoteari 22-17 irabazi zioten partida borrokatu batean. Espinal-Gascue agintzen hasi ziren markagailuan, baina Elolak bere kolpea baliatu zuen eta aurkariak harrapatu eta gainditu ahal izan zituzten. Elola bera izendatu zuten finaleko jokalari onena.

Bere aldetik, Miren Larrarte gogoz borrokatu zen txapelaren bila, baina azkenean Olatz Arrizabalagak irabazi zion 18-16ko markagailuarekin. Partida ederra eskaini zuten bi pilotariek, ikusleen gozamenerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!