Larrarte eta Elola, Antiguako finaletan, larunbat honetan

Ataria 2020ko irailaren 3a

Miren Larrarte, entrenamendu batean.

Aurreko larunbatean jokatzekoak ziren Antiguako Pilota Txapelketako finalak, baina eguraldi txarrarengatik atzeratu egin zituzten eta larunbat honetan jokatuko dira, irailak 5, 11:00etan hasita.

Miren Larrarte bidaniarrak Olatz Arrizabalagaren aurka jokatuko du. Gizonezkoen nagusien mailan, Iñaki Elola bidaniarra, Sarasa atzelari duela, Espinal-Gascue bikotearen aurka ariko da.

Iñaki Elola, Santio Txapelketako finalean. OLATZ LASA/AIURRI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!