Bertan behera geratu dira Goiazko zine emanaldiak

Ataria 2020ko uztailaren 17a

Bidania-Goiazko Udalak Zinea Aire Librean emanaldiak prestatuta zituen gaurko eta hilaren 24rako. Ekimena bertan behera uztea erabaki dute.

Zinema aretoa Goiazko frontoian prestatzekoak ziren Bidania-Goiatzen. Segurtasun neurri guztiak hartuta zituzten, baina egoera berriaren aurrean, udalak Zinea Aire Librean ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du. 

Gaur Aupa Etxebeste eta astebete beranduago Agur Etxebeste filmak eskaintzeko asmoa zuten herritarrei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!