Zaila egin zaio erabakia hartzea Larrarteri: «Finalera iritsi naiz, eta partida garrantzitsuenari uko egiteak mina ematen du, baina niretzako erabaki onena da». Pilotari bidaniarrak espero du etorkizunean txapela gehiago irabazteko aukera izango duela. Oraingoz ez daki udan zehar txapelketaren bat antolatuko denik.
Leire Garai izango da bere ordezkoa pilota mistoko finalean. Garai eta bere bikotearen aurka irabazi zuten finalerdia Larrartek eta Olatz Ruiz de Larramendik, eta bikote horretako aurrelaria Garai denez, bera izango da Irunen jokatuko den partida erabakigarrian. Beste bikotea Gentzane Aldaik eta Olatz Arrizabalagak osatuko dute.