Bidania-Goiazko Udalak herritarren artean maskarak banatuko ditu. Maskara kirurgikoak dituzte udaletxean, baina interesa duten herritarrek eskaera egin beharko dute. 943 68 11 09 telefono zenbakira deitu edo udala@bidania-goiatz.eus helbidera mezua idatzi beharko dute, izena eta kopurua adieraziz. Gehienez bi maskara izango dira eskura pertsona bakoitzeko. Banaketa norberaren buzoira egingo da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?