Txakur jabe eta herritarren kexen artean dabil Bidania-Goiazko Udala. Udalak txakur jabeei isunak jarri ahal izateko frogak behar dituela jakinarazi du, «hitzekin bakarrik ezin delako isunik jarri». Horregatik, herritarrei eskatzen die, «portaera desegoki» horiek ikusiz gero, argazkiak atera eta ondorengo zenbakira bidaltzea: 603 72 18 45. Bidaltzailearen datuak babestuta mantenduko direla adierazi dute udaletik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?