Bidania-Goiatzen udalekuak bertan behera geratu dira

Ataria 2020ko maiatzaren 20a

Bidania-Goiazko Udalaren asmoa jarraitu beharreko osasun eta segurtasun protokoloak kontuan hartuta udalekuak antolatzea bazen ere, azkenean bertan behera uzteko erabakia hartu du. Arrazoi nagusia, «haurren eta begiraleen osasuna lehenetsi nahi izatea» izan dela aitortu dute. Eudelen gomendioei jarraituz, arduraz jokatu nahi izan du, eta «erabakirik zentzuzkoena» hori dela uste du udalak. Ernio guraso elkarteari ere horrela jakinarazi diotela argitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!