Ehun urte betetzean

Ataria 2020ko apirilaren 28a

Ehun urte bete ditu Paulina Mugika Esnaola bidaniarrak, eta bisita jaso du etxean.

1920ko apirilaren 28an jaio zen Paulina Mugika Esnaola Bidaniko Bengoetxe baserrian. Ondoren, Bidaniko Betelu baserrira ezkondu zen. Bertan bizi da gaur egun, eta bertan bete ditu ehun urte. Alboan zituen bere seme-alabak ere.

Egoerak eskatutako neurriak hartu, eta eguerdian bisita egin die Agurtzane Zelaia alkateak eta Joxe Erramun Goikoetxea zinegotziak.

Herri guztiaren izenean lore sorta eta tarta oparitu dizkiote.

 

Herritarrek ere zorion mezuak bidali dizkiote, hemen egin dituzten bideoak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!