Koronabirusa

Txakurren kakak jasotzea jabeen betebeharra dela gogorarazi die udalak

Ataria 2020ko apirilaren 23a

Bidania-Goiazko Udalak txakurrak dituzten jabeei txakurrek sortzen dituzten hondakinak jaso egin behar dituztela ohartarazi die.

Jakina da itxialdiko egunotan txakurren jabeek txakurrekin ateratzeko baimena dutela, baina kalera ateratzeak betebeharrak ere badituela gogorarazi die. Txakurrek sortzen dituzten hondakinak jaso egin behar dituzte. 

Alarma egoera indarrean jarri zenetik, herriko puntu ezberdinetan, txakurren gorotzak ugaritu egin direla azpimarratu dute udaletik, eta "ezohiko egoeran, inguruaren zaintza eta higiene neurriak hartzea ere badagokigu".  Arduraz jokatzen ez bada, "udala beste neurri batzuk hartzera behartuta egongo da", gaineratu du. Bidania-Goiatz herri garbia izatea nahi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!