Koronabirusa

'Marraztuko al dugu?' ekimena jarri dute martxan

Ataria 2020ko martxoaren 31

Bidania-Goiazko Udalak eta Ernio Guraso Elkarteak Marraztuko al dugu? ekimena jarri dute martxan. Etxean egon behar den egun hauetan, herritar guztiak margotzen jarri nahi dituzte.

Margotzeko ez dagoela adinik azpimarratu dute, eta denbora pasatzeko bide bat izan daitekeela edonorrentzat. Bakoitzak bere artista ateratzeko aukera izango du.

Margotzeko estiloa erabat librea da: "Nahi duzuna eta nahi duzun modura egin zure marrazkia". Behin marrazkia eginda, argazki bat atera beharko zaio eta WhatsApp bidez bidali beharko da 603 721 845 telefono zenbakira.

Marrazkiak jaso ahala herriko www.bidania-goiatz.eus webgunera igoko dituzte.

Herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!