Bolumen handikoen atez ateko bilketa bertan behera geratu da egoera normaldu bitartean, eta Azkoitiko garbigunea itxita egongo dela ere gogorarazi diete erabiltzaileei.
Edozein zalantza edo arazoren bat izanez gero, 943 857 319 telefono zenbakira deitu daiteke, edo ueue@urolaerdia.eus helbide elektronikora idatzi. Bi bide horiez gain, telematikoki jar daiteke harremanetan: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=599&hizkuntza=EU
Koronabirusa izanez gero, jarraitu beharreko argibideak
Honela kudeatu behar ditu hondakinak COVID-19 berretsitako kasurik bada edo berrogeialdian bada. Hasteko, Urola Erdiko Mankomunitatera deitu behar da: 943 857 319. Arreta jarraitua izango du 09:00etatik 20:00etara, edo ueue@urolaerdia.eus helbide elektronikora. Telefonoz edo idatziz emandako aholku eta aginduak zorrotz beteko direla azpimarratu dute.
Hondakinak ez dituzte bereizi behar, guztia poltsa batean sartu eta errefusaren edukiontzira bota behar da latexko eskularruekin babestuta. Guztia, hiru poltsetan sartuta (bata bestearen barnean), telefonoz aipatuko zaizkien jarraibideak zorrotz beteta.
Gainerako zerbitzu guztiak bere horretan daudela gogorarazi diete herritarrei, eta hondakinak ohiko moduan bilduko direla.
Urola Erdiko Mankomunitateak osasun arloko aholkuak zorrotz betetzeko dei egin die herritarrei, eta hondakinak gaika uzterakoan babes neurriak hartzeko. Latexko eskularruak erabiltzea edota ondoren eskuak behar bezala garbitzea, hain zuzen ere.