BABESTUTAKO EDUKIA

[ERREZETA] Otarrainxka gaileta kurruskariak

Bailara jatetxea 2020ko mar. 20a, 11:59

Bidania-Goiazko Bailara jatetxeko Enrique Fleischmann sukaldariak Otarrainxka gaileta kurruskariak errezeta prestatu du.

Ahuakate kremarentzat, xehatu tipuleta eta egosi hamar minutuz limoi zukuarekin. Zuritu ahuakatea, zatitu eta birrindu dena krema bat lortu arte. Gatza bota.

Antxoa olio-ozpinarentzat, birrindu antxoak ozpinarekin batera irabiagailuarekin eta olioa botatzen joan pixkanaka loditzen joan dadin. Ondoren, ura gehitu eta ongi nahastu.

Ziape olio-ozpinarentzat, nahastu osagai guztiak eta birrindu irabiagailuarekin.

Otarrainxka gailetak egiteko, moztu brick pasta zirkuluetan, oliba olioarekin margotu eta lore jangarriak ezarri gainean. Birrindu otarrainxkak osagai guztiekin batera eta bete gailetak. Estali beste pasta zirkulu batekin.

Ganba zukuarentzat, gorritu buruak zartaginean oliba olioarekin, ondoren piper hauts gozoa gehitu eta urez estali. Egosi 30 minutuz. Ondoren iragazi. Zerbitzatu baino lehen arto almidoia gehitu hotzean eta ongi nahastu.

Ganba hautsa egiteko, lehortu buruak labean 12 orduan 50 gradutan eta birrindu.

Amaitzeko, frijitu gailetak eta lagundu ahuakate kremarekin. Gehitu antxoa olio-ozpina, ganba zukua eta ganba hautsa.

 

OSAGAIAK

Ahuakate krema

Ahuakatea

Tipuleta

Limoi zukua

Gatza

Antxoa ozpin-olioa

Oliba olioa

Sagar ozpina

Gazitutako antxoak

Ura

Ziape ozpin-olia

Oliba olioa

Sagar ozpina

Dijon-go ziapea

Gatza

Piper hautsa

Otarrainxka gaileta

Brick pasta

Zuritutako otarraixkak

Perrins saltsa

Xarlota

Brandy-a

Tipulina

Limoi birrindua

Espellete-eko piper hautsa

Gatza

Ura

Ganba zukua

Otarrainxka buruak

Oliba olioa

Piper hauts gozoa

Arto almidoi modifikatua

Gatza

Ganba hautsa

Otarrainxka buruak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!