Pala txapelketa, haur eta helduentzako Bidania-Goiatzen

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Iaz bezala haurrentzako pala txapelketa antolatu du Ernio Guraso Elkarteak. Aurten, ordea, berrikuntzekin datoz: helduen txapelketa.

Parte hartu nahi dutenek hilaren 31 baino lehen eman beharko dute izena. Eta honela banatu dute txapelketa: LH1-LH3; LH4-LH6; DBH1-DBH4, eta 17 urtetik 99ra bitartekoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!