Miren Larrartek finala jokatuko du Irunen

Tolosaldeko Ataria 2020ko mar. 10a, 11:57

Erabaki da Master Cup Txapelketako finala, Larrarte-Ruiz de Larrinaga eta Arrizabalaga-Aldai.

Emakume Master Cup Binakako Txapelketako finala jokatuko du Miren Larrarte bidaniarrak, pilota mistoa modalitatean. Martxoaren 29an jokatuko da finala, Irungo pilotalekuan. Igandean jokatu ziren finalerdiak Beasainen, eta Miren Larrarte eta Olatz Ruiz de Larrinagak osatzen duen bikoteak partida irabaztea lortu zuen Leire Garai eta Nora Mendizabalen aurka.

Emozioz betetako partida jokatu zuten bi bikoteek. Ausart jokatu zuen bidaniarrak aurrean, eta atzean bikain hartu zuen mendean Ruiz de Larrinaga nafarrak, Mendizabal gipuzkoarra. 22 eta 19 bukatu zen partida, eskualdeko ordezkariak finalerako txartela lortuta.

Lehen partidan, Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalagak, Arrate Bergara eta Amaia Aldairen aurka jokatu zuten partida. Erraz irabazi zuten partida Aldai-Arrizabalaga bikoteak, aurkariak 11 tantotan utziz.

Beasaingo pilotalekua, beste behin, jendez bete zen bi finalerdiak ikusteko.

Honenbestez, Larrarte eta Ruiz de Larrinagaren aurka jokatu dute finala hilabete amaieran, Aldai eta Arrizabalagak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!