M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Matrakak emakumeen nazioarteko eguna ospatu du

Ataria 2020ko martxoaren 9a

Bidania-Goiazko emakume taldeak logoa aurkeztu du, martxoaren 8an. Herriko, Errezilgo, Albizturgo eta Beizamako 43 emakume bildu ziren Saiaz elkartean egin zuten bertso-bazkarian.

13:00etan elkarretaratzea egin zuten Bidania-Goiazko plazan. Matrakak emakume taldeko kideek hitz batzuk egin zituzten udaletxeko balkoitik, txupinazoa bota eta logoa aurkeztu zuten.
14:00etan, Saiaz elkartean bertso bazkaria egin zuten Oihana Iguaran eta Amaia Iturrioz bertsolariekin. 43 emaume bildu ziren bertara, Bidania-Goiatz, Errezil, Albiztur eta Beizamakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!