EH Mus txapelketako kanporaketa, larunbatean

Ataria 2020ko urtarrilaren 29a

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa larunbatean jokatuko dute Bidania-Goiatzen.

Kontxeju tabernan egingo da, eta izen ematea 15:00etan eta 16:00etan hasiko da jokoa. Sari ugari dituzte: lehenengo bikotearentzat, Kontxejuk emandako txerrikumea eta ardo kaxa; bigarren bikotearentzat, Kontxejuk emandako legatza eta ardo kaxa eta hirugarren bikotearentzat bi bazkari Kontxejun; laugarren bikotearentzat bi gosari Kontxejun, eta parte hartzen dutenen artean udalak emandako ardi gazta eder bat zozkatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!