Emakumeen Foroa eta Tipi Tapa, hilabetea bukatzeko

Ataria 2020ko urtarrilaren 23a

Bidania-Goiatzen Saiaz Mankomunitateak hileko azken asterako bi deialdi egin ditu. Lehenik eta behin, Emakumeen Foroa egingo dute hilaren 28an, asteartean, 19:00etatik 20:30era, liburutegian. Hileko azken egunean, berriz, Tipi Tapa saioa izango da 10:30etik 12:30era. Frontoian elkartu, eta oinez buelta egin ostean hamaiketakoa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!