Entsegurik gabe aterako dira Santa Agedako eskean

Ataria 2020ko urtarrilaren 23a

Bidania-Goiazko Kukuri Kultur taldeak Santa Ageda bezperako eskeari eutsiko dio, baina aurten ez dute entsegurik egingo. Egunean 17:30ean elkartuko dira frontoian, kantuan hasteko. Hori bai, kantuan ibili ostean afaltzera joan nahi duenak igandea, hilak 26, izango du apuntatzeko azken eguna. Afarira apuntatzeko 635 006 940 telefono zenbakira deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!