Larrarte prest izango da Master Cupeko finalerako

Ataria 2019ko abenduaren 10a

Ostiralean bidaniarrak ez zuen jokatu Uharteko finala eskuko minez zegoelako.

Miren Larrarte pilotari bidaniarra Uharteko Lau eta Erdiko Txapelketa jokatzekoa zen aurreko ostiralean, Leire Garai gasteiztarraren aurka. Azkenean, eskuko minetik ez zen berreskuratu eta ez jokatzea erabaki zuen. Ruiz de Larramendik jokatu zuen Larrarteren ordez finala, eta 11-22 galdu zuen Garairen aurka.

Bestalde, asteburu honetan Miren Larrartek Laboral Kutxa Emakume Master Cup lau eta erdiko txapelketaren finala jokatuko du Miriam Arrillagaren aurka. Barakaldon izango da partida, igandean. Ordurako eskuak ondo izatea espero du eta finala jokatuko duela adierazi du. Larrarte lehenengo aldiz iritsi da txapelketa horretako finalera, eta aurtengoan lehenengo aldiz jokatzen ari den pilota mistoaren modalitatean ari da parte hartzen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!