Erabiltzen ez dituzten oinetakoak morez pintatu zituzten lehenengo eta ondoren, udaletxeko balkoian jartzeko kartela egin zuten. Behin oinetakoak lehortuta, herrian zehar zintzilikatu zituzten, eraildako emakumeen oroimenean. Gaur arratsaldean, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur 19:00etan, Bidaniko frontoi aurrean.