Goiazko azokak ez du hutsik egin aurten ere. Herritarrek nahiz kanpotik etorritakoek jarritako postuetan aukera zabala egon da. Gainera, jatekorik eta edatekorik ere ez da falta izan. Besteak beste, sardinak erre eta taloak egin dituzte eta sagardorik eta txakoliñik ere ez da falta izan.
Postuez gain, bi erakusketa ikusteko aukera ere egon da: Saiaz Mankomunitatearena eta garai bateko tresnena.