Zimiterioa dantzaleku bilakatuta

Ataria 2019ko irailaren 21a

Abiatu da XXX. kultur astea, Bidania-Goiatzen. Zabale eta Larrañaga trikitilariak izan dira horren ardura hartu dutenak, eta dantzan jarri dituzte gerturatu diren herritarrak.

Dantzan hasi dute kultur astea bidaniarrek. Zabale eta Larrañagaren trikiti doinuekin ezin izan diote dantza egiteko tentazioari eutsi, batek baino gehiagok. Dantzaldiaren ondoren, pintxoak jan dituzte.

Hona hemen datozen egunetarako prestatu duten egitaraua:

Irailak 22, igandea

18:30.Bidaniko frontoian, Festamentuaikuskizuna eskainiko dute Tio Teronen semeak dantza taldeko kideek.

Irailak 26, osteguna

Arratsaldean.Eskolako neska-mutilek bisita egingo dute eguneko zentrora, eta elkarrekin eskulanak egingo dituzte. Ondoren. Txokolate jatea izango da.

Irailak 28, larunbata

15:30.Bidaniko frontoian, X-en bila mendi buelta, herritar guztientzat. Ondoren.Txokolate jatea.

Irailak 29, igandea

11:00-14:00.Azoka. Hainbat produkturen erakusketa eta salmenta, trikitilariak, talogileak, sardinak, sagardoa eta txakolina. Horrez gain, garai bateko tresnen eta Saiaz Mankomunitatearen 25. urteurrenaren erakusketak izango dira ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!