Bidanian, usakume tiroketa egingo dute larunbatean

Ataria 2019ko abuztuaren 26a

Goizean 10:30ean hasiko da lehia, 13:00ak arte. Arratsaldean 16:00etatik 20:00etara izango dira saioak Bidaniko Usarra Berri zelaian.

Usakume tiroketa jokatuko da larunbatean Bidanian. 2.000 euro banatuko dituzte saritan, eta irabazleak 330 euro jasoko ditu, trofeoa eta txapelaz gain. Lehen hamar hoberenek jasoko dute saria. Tiroketan parte hartu ahal izateko izena momentuan eman beharko da, eta 30 euro ordaindu beharko dira. Taberna eta kartutxo zerbitzua ere jarriko dituztela aurreratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!