Bidaniko jaiak 2019

Parranda ondorenean, kirola bezalakorik ez dago

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 23a

Bidanian umeen arteko futbol partida eta toka nahiz bolo txapelketak eginez igaro dute goiza.

Era askotako kirolak eginez igaro dute festetako bigarren goiza. Alde batetik, herriko umeen arteko futbol partida jokatu dute eta talde zuriak 2 eta 1 irabazi du.

Beste aldetik, punteria neurtzen ere aritu dira toka eta bolo txapelketetan. Txapari gehien jo dion emakumea Aiora Aburuza izan da, bigarren Aitziber Labaka sailkatu da eta hirugarrena izan da Ane Elola. Gizonetan, berriz, Joseba Zinkunegik eduki du punteria onena, Aimar Galarraga sailkatu da bigarren eta Andoni Elola hirugarren. Haurrei dagokienean, Aratz Eskibelentzat izan da lehen postua.

Bolo txapelketan, aldiz, Kepa Zinkunegi izan da garailea, Aitor Zinkunegi bigarren sailkatu da eta Bittor Aramendi hirugarren. Lehen emakumea, berriz, Marijo Esnaola izan da.

Festan jarraituko dute igandera arte. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!