Bidaniko jaiak 2019

Ezkil eta suziri artean, hasi dira Bidaniko festak

Ataria 2019ko abuztuaren 22a

Txupinazoa Bidania-Goiazko lehen emakumezko alkatea den Agurtzane Zelaiak bota du.

San Bartolome jaiak hasi berri dira Bidanian. Agurtzane Zelaiak izan du horren ardura, bera baita Bidania-Goiazko lehen emakumezko alkatea. Festak ondo eta errespetuz pasatzeko deia egin du. Behin ezkilak jota eta txupinazoa botata, poteoa egin dute herrian zehar. Arratsaldean eta iluntzean ere ez da festarako aukerarik faltako. 17:00etan ume jolasak izango dituzte; 20:00etan salbea; eta 21:00etan herri afaria, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariek lagunduta. Elizagoien ahizpekin jarraituko dute parrandan. Ikusi hemen egitarau osoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!