Goiazko jaiak 2019

Dantzarako afizioa badaukate Goiatzen

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 18a

Herriko dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute Goiatzera hurbildu direnek.

Festetako azken egunean murgilduta dabiltza Goiatzen. Baina nekearen ordez, dantzarako gogoa daukatela erakutsi dute. Etxeko txikienek dantza emanaldia eskaini da eta plaza jendez bete da haiek ikusteko. Hiru taldetan banatuta, dantza ederrak eskaini dituzte. Erakustaldia bukatutakoan, poteo herrikoia egin dute, egarria asetzeko.

Gaur arratsaldean ere festan jarraituko dute. Ikusi hemen egitarau osoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!