Goiazko jaiak 2019

Txikiek pilotari handiak direla erakutsi dute

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 15a

Herriko gazteek palaz eta eskuz jokatu dituzte pilota partidak.

Frontoian izan da festa goizean zehar Goiatzen. Eskuz jokatu dute lehenengo partida, eta ondoren, herriko gazteak palaz aritu dira. 22 eta 19 eginda, Aranzadi eta Iraeta izan dira garaile eskuz lehenengo partidan Dorronsoro eta Aramendiren aurka. Gaztetxoen artean, berriz, Manexek eta Iarak 18 eta 11 irabazi diete Aratz eta Aroari. Azken hori Goiazko pala txapelketako finala izan da eta parte hartzaile guztiei dominak ere banatu dizkiete.

Arratsaldean festan jarraituko dute Goiatzen. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!