Miren Larrarte bidaniarra Europako txapeldun

Ataria 2019ko uztailaren 27a

Moitan (Portugal) jokatu da Esku Pilota Konfederazio Internazionalak antolatutako Europako Pilota Txapelketa eta Larrartek, Leire Garai gasteiztarrarekin batera, urrea jantzi du Pilota Portugesa kategorian.

Larrartek Euskal Selekzioarekin parte hartu du Europako Pilota Txapelketan. Pilota Portugesa kategorian, valentziarren aurka jokatu zuten finala bidaniarrak eta bere bikoteak eta bi eta huts garaitu zuten (10-3 eta 10-2).

Joku Internazionalean ere, brontzea eskuratu du Larrartek, eta amaitzeko, One Wallen hiru kategorietan lehiatu dira pilotariak eta bidaniarrak, 19 urtez azpikoetan jokatu du, zilarra eskuratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!