Nagusien mailan jokatu zuen Miren Larrarte eskualdeko ordezkari bakarrak. Bidaniarrak Elizalderekin osatu zuen bikotea eta Jaka-Ruiz De Larramendiren aurka 18-10 galdu zuten partida orekatu batean. Jaka izan zen nagusi, partidako erritmoa jarriz. Atzean Ruiz De Larramendi beteranoa oso seguru aritu zen.