Erretirodunei eskainitako dantzak

Ataria 2019ko ekainaren 24a

Erretirodunen Eguna ospatu zuten atzo Bidania-Goiatzen. Egun betea. Eta goizean, mezaren ostean herriko dantzariek emanaldia eskaini zieten.

Ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zieten erretirodunei eta plazara gerturatukoek ere gozatu ahal izan zuten saioaz. 

Jarraian, bazkaria izan zuten Kontseju tabernan. Iaz baino erretirodun gehiago elkartu ziren bazkaritarako. Eguna luzatu nahi zuenak, San Joan sua bitarte izan zuen aukera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!