Begiraleak behar dituzte Bidania-Goiatzen

Bidania-Goiazko Udalak udalekuak antolatzeko begiraleak behar ditu, udako ekimenak aurrera eramateko. Hiru urtetik 14 urte arteko haurrentzat izango da.

Udalekuak ekainaren 25etik uztailaren 20ra arte izango dira, eta 10:00etatik 13:00etara izango da.

Interesatuek izena udaletxean eman beharko dute, eta azken eguna hilak 24, ostirala, izango da.

Hautaketa egiteko garaian honako baldintza hauek izango dira kontutan: 18 urte beteta edukitzea; euskara egoki menperatzea, hau da, PL 2a gutxienez izatea, eta honela ez bada burutuko den elkarrizketan frogatu beharko du menperatze maila.

Herriaren ezagutza bi puntu baloratuko da gehienez, eta elkarrizketa bidez baloratuko da. Begirale ikastaroa izateak hiru puntu, eta hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak, bi puntuz baloratuko dira. Azkenik, gehienez bost puntu banatuko dira eskarmentuari dagokionean: udaleku ekitaldi bakoitzeko puntu bat.

Haurren izen ematea

Urtero moduan udako oporraldian UDA-2019-ko ekimenak antolatu dira, herriko ume eta gaztetxoentzako. Aurretik aipatu moduan, ekainaren 25etik uztailaren 20 arte izango dira, 10:00etatik 13:00etara.

Hiru urtetik 14 urte arteko (2005-2016 biak barne) haurrek eman dezakete izena, eta 60 euro ordaindu beharko da parte hartzaileko. Familia ugarien kasuan, hirugarren haurrak 40 euroko kuota ordainduko du.

Egitarauaren berri aurrerago emango dute, baina udaleku egitarauan barne antolatzen diren irteeren kostua parte hartzaileek ordaindu beharko dute.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!