Bidaniako Ostatuko lehiaketara aurkezteko epea, bukatzear

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko apirilaren 10a

Bidania-Goiazko Udalak Bidaniako Herri Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera zuen, eta interesatuek beraien eskaintzak udaletxean aurkezteko epea hilaren 15ean bukatuko da.

Martxoaren 13an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Urte bateko kontratua izango da, eta bi aldeek adosten badute bost urtera luzagarri izango da kontratua.Esleipendunak hilero 100 euro gehi BEZa ordaindu beharko du. Kanona urtero berrikusiko da. Udalak edo udalarekin akordioa duten elkarteen ekimenak antolatzeko erraztasunak jarri beharko ditu. Garbiketa eta jarraipenaren ardura bereak izango dira, eta horrez gain, bertako produktuak eskaini beharko ditu menuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!