Miren Larrarte Emakume Master Cup-eko finalerdietan ariko da

Irati Saizar Artola 2018ko azaroaren 28a

Abenduaren 2an jokatuko dira partidak Amezketako Larrunarri pilotalekuan; Olatz Arrizabalaga izango du aurkari Larrartek

Azken txanpan sartu da Laboral Kutxa Emkaume Master Cup txapelketa. Erabaki dira finalerdiak jokatuko dituzten pilotariak nortzuk izango diren, eta tartean da Miren Larrarte bidaniarra. Abenduaren 2an, igandean, jokatuko dira finalerdiak 10:30ean hasita, Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

Lehen mailako txapelketan aritu da Larrarte, eta Olatz Arrizabalagaren aurka jokatu beharko du finalaurrekoa, lau t'erdian.

Azaroaren 25ean, Zallan jokatutako final laurdenetan, partida bat irabazi eta bestea galduagatik aurrera egitea lortu zuen pilotariak.

Finalerdietara iristea lortu duten beste bi pilotariak Patri Espinar eta Maite Ruiz de Larramendi dira. Hauek ere, Amezketako pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak.

PROMOZIO MAILAKOAK

Lehen mailakoez gain, promozio mailako finalerdiak ere jokatuko dira igandean. Batetik, Araitz Eizagirre ariko da Oihana Orbegozoren aurka, eta bestetik, Amaia Aldai, Naroa Elizalderen aurka.

Txapelketan aurrera egin ezinik geratu dira eskualdeko beste lau pilotari, Maider Mendizabal, Lierni Garziarena, Ane Urkizu eta Maialen Ganzarain, hain justu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!