Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Nagore Laffageren kasuaren inguruko dokumentala, igandean Bidania-Goiatzen

Ataria 2018ko azaroaren 20a

Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitateak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira antolatu du dokumentalaren emanaldia.

Dokumentalaren emanaldia 17:00etan izango da, Bidania-Goiazko gela balioaniztunean. Ondoren, egonezin eta sentipenak partekatzeko solasaldia egingo dute, txokolate beroaz lagunduta.

Halaber, azaroaren 24an, larunbatean, Tolosan izango diren bi ekitalditan parte hartzeko deia luzatu du Bidania-Goiazko Emakume Taldeak. Alde batetik, 12:00etan izango den flashmobean parte hartzeko gonbita luzatu dute, baita ondoren Tolosaldeko Asanblada Feministak deituta egingo den manifestaziora batzeko ere. 11:00etan elkarrekin joateko geratu dira, Bidaniako pilotalekuaren aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!