Euskararen Eguneko ekitaldietan izena emateko epea zabalik da

Ataria 2018ko azaroaren 20a

Joan den urteko Euskararen Eguneko irudia

Euskararen Nazioarteko Eguna aurreratu, eta abenduaren 2an ospatuko dute Bidania-Goiatzen. Ekitaldietan parte hartzeko izen-emate epeak zabalik dira.

Aurten abenduaren 2an, egun bat lehenago, ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna Bidania-Goiatzen. Ekitaldi hainbat antolatu ditu egun horretarako Euskaraldia sustatzen ari den lantaldeak.

12:00etan, Bidaniako frontoitik abiatuta, kantu jira izango da herrian zehar, euskal kantuak ardatz hartuta. Ondoren, 14:30ak aldera, kantu bazkaria egingo dute Saiaz elkartean, eta postrearekin batera berriro ere kantuari helduko diote.

Bazkari horretara joateko izen-emate epea zabalik da, eta interesatuek igandea, azaroaren 25a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako WhatsApp mezu bat bidali beharko da 652 733 060 edo 625 707 094 telefono zenbakira. Txartelaren prezioa izena ematen duen pertsona kopuruaren araberakoa izango da.

Aurrez ere Euskaraldian parte hartzeko dei egin dute antolatzaileek. Azaroaren 21ean amaituko da parte hartzeko epea, eta Euskaraldiaren webguneaz gain, herriko udaletxean ere eman ahalko da izena. Hain zuzen, bihar bertan banatuko dituzte Ahobizi eta Belarripresten txapak, 18:00etatik 19:00etara Kontzejun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!