Goiatzen emango zaio hasiera kultur asteari

Tolosaldeko Ataria 2018ko ira. 20a, 20:09
Lore Kolore pailazoa.

Lore Kolore pailazoa, pintxo-potea eta musika izango dira larunbatean; Dendale taberna-jatetxean afaltzeko aukera izango da, herritarren eskutik.

Bidania-Goiazko XXIX. Kultur Astea bihar hasiko da eta datorren astean jarraituko du. Biharkoan Goiatzen izango dira ekitaldi guztiak. 18:00etan Lore Kolore pailazoaren emanaldia izango da, frontoian. Ondoren, pintxo-potea egingo da, eta gauean musika izango da goizaldera arte.

Dendale taberna-jatetxea irekiko dute herritarrek kultur astean zehar. Zehazki bihar eta irailaren 28an afariak emango dituzte eta irailaren 30ean bazkariak. Bi menu prestatuko dituzte, helduentzat izango dena, 22 eurotan, eta umeentzako menua, 10 eurotan. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta horretarako 682 36 43 34 telefono zenbakira deitu behar da.

Datorren astean, irailaren 26an, 28an, 29an eta 30ean izango dira kultur asteko beste ekitaldiak. Hitzordu berezia izango da Donostiako Orfeoiak eskainiko duen kontzertua irailaren 29an, larunbatean. Ohi bezala, azken egunean, azoka egingo da Goiazko plazan, goiz guztian zehar.

EGITARAUA

Irailak 22, larunbata

18:00. Lore Kolore pailazoa, Goiazko frontoian.
Jarraian. Pintxo potea.
Gauean. Musika, goizaldera arte.

Irailak 26, asteazkena

Arratsaldean. Eskolako neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira, eta elkarrekin eskulanak egingo dituzte.

Irailak 28, ostirala

19:00. Pintxo potea.
21:00. Umorea bakarrizketa, Goiazko frontoian, Jose Kruz Gurrutxagaren eskutik.
Ondoren. Musika goizaldera arte.

Irailak 29, larunbata

15:30. Gure Konkis, Bidaniako frontoian.
Ondoren. Txokolate jatea.
20:00. Bidaniako San Bartolome elizan, Donostiako Orfeoiaren kontzertu berezia. Sarrera doan izango da.

Irailak 30, igandea

Goiz guztian zehar. Azoka: produktu ezberdinen erakusketa eta salmenta. Talogileak, trikitilariak,... Sardinak, sagardo eta txakolinaz lagundurik.
16:30. Trikitilariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!