Adinekoek ere parte har dezaten

Ataria 2018ko uztailaren 25a

Herri txiki beso ugari egitasmoa aurkeztu dute Bidania-Goiazko udaletxean. Programaren izaerak dioen moduan, adineko pertsonek ekintza batzuetan parte hartzeko beste pertsona batzuen beharra dutenez, heldu zein gazteen proposamenak jaso zituzten auzo laguntza herriz herri martxan jartzeko asmoz.

Adinekoak, zinegotzi eta alkateak, osakidetzako medikua, guraso eta kultur elkarteak, zaintzaileak, liburuzaina, gazteak eta gizarte langilea elkartu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!