Bidanian Elola txapeldun, Otañori irabazita

Ataria 2018ko ekainaren 16a

Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketako bi final jokatu ziren atzo Bidaniako Ernio pilotalekuan. Jubeniletan, bigarren mailan, Aurrera Tolosako bi pilotarien arteko lehia izan zen. 

Bigarren mailako kadeteen finalarekin hasi zen Bidania-Goiatzen pilota jaialdia, atzo iluntzean. Eibarko Azkargortak eta Goierriko Ibarlozak jokatu zuten finala. Azken honek jantzi zuen lau t'erdiko txapela, 22-10 irabazita.

Jaialdiko bigarren partida Tolosa Aurrerako bi pilotarien artekoa izan zen, biak bidaniarrak. Jubenilen bigarren mailako finala Elolak irabazi zuen, elkarte bereko Otañori 22-15 irabazi ondoren. 

Bi partidak bikainak izan ziren; luzeak eta gogorrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!