Gipuzkoako Txapelketaren finalak, bihar Bidania-Goiatzen

Ataria 2018ko ekainaren 14a

Bigarren mailako kadete eta jubenilen finalak jokatuko dira Ernio Pilotalekuan, 19:00etan, lau t'erdiaren barruan. Tolosa Aurrerako bi pilotari ariko dira lehian.

Bidaniako Ernio Pilotalekuan Gipuzkoako lau t'erdiko finalak jokatuko dira bihar, 19:00etan hasita. Bigarren mailako kadeteen txapela Eibarko Azkargorta eta Goierriko Ibarluzearen artean erabakiko da. Jaialdiko lehen partida izango da.

Bigarren finala bigarren mailako jubenilena izango da. Hauek ere lau t'erdian ariko dira. Bi finalistak bidania-goiazko pilotariak dira, Tolosa-Aurrerako Otaño eta Elola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!