‘Herri txiki beso ugari’ saioa egingo dute ostegunean udaletxean

Ataria 2018ko ekainaren 12a

Adinekoen inguruan hausnartzeko Herri txiki beso ugari saioak antolatu ditu Saiaz Mankomunitateak eta ostegunean, ekainak 14, egingo dute lehen saioa Bidania-Goiazko udaletxean. 18:00etan hasiko da bilera.

Saioaren deialdia egiterakoan ondorengo galderak egin dituzte mankomunitatetik: «Gure herrian mola daude gure adinekoak? Herriko ekintzetan parte hartzen al dute? Ze ekintzetan?». Eta herritarrei beste galdera batzuek bideratzen dizkie: «Haien parte hartzea indartzeko laguntzeko prest? Nola egingo genuke hori?». Saiaz Mankomunitateko herri bakoitzean egingo dituzte saioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!