Erretirodunek bere eguna ospatu dute

Ataria 2018ko ekainaren 4a

Egunari hasiera emateko meza izan zuten, eta ondoren herriko dantzariek saioa eskaini zieten elizaren aurrean. Ondoren, Bidaniko Kontzeju jatetxean 35 pertsona elkartu ziren bazkarian.

Egun horretan ohikoa izaten da, udalak herriko helduenei, eta aurretik jaso gabekoei, oroigarri bat ematea. Aurtengoak Aldeko-etxe baserriko Joxe Antonio Iraola eta Aritzaundieta baserriko Kandelaria Agirre izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!