Auto batek su hartu du Goiatz eta Bidania artean

Ataria 2018ko ekainaren 3a

Segurtasun Sailak adierazi duenez, ez da inor zauritu eta suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. 

Bidaniatik Goiatzera doan bidean auto batek su hartu du. Tolosatik Bidaniara iritsi denean beste kotxe batekoek abisatu diote gidariari kotxeak su hartu diola, eta gidaria eta bi haurrak autotik jaitsi eta berehala autoa kiskali da. Segurtasun Sailaren arabera, akats mekaniko bat izan du autoak, baina ez da zauriturik izan. Autoa bidetik kendu arte, karril bat itxita egongo da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!