Giza katea 2018

Oraingoan han izango direla ziurtatu dute

Ataria 2018ko maiatzaren 5a

100 herritarren artean "E10" irudikatu zuten atzo arratsaldean Bidania-Goiatzen.

2014ko giza kate hartan bidania-goiaztarrek ezin izan zuten parte hartu, egun berean ospatu baitzen Gipuzkoako Eskola Txikien Festa herrian. Hala ere, herritarrek eta bertara hurbildu zirenek izan zuten giza kateari atxikimendua emateko aukera, herriko plazan Gure Esku Dagoko logoa irudikatu baitzuten.

4 urte beranduago, leku berean atera dute argazkia, oraingoan "E10" irudikatuz. Ekainaren 10eko giza katean bertan izango direla ziurtatuz.

Giza katerako Tolosaldetik 4.500 pertsona mobilizatu behar dira, eta hortik 80 inguru dira Bidania-Goiatzi dagozkionak. Atzo bertan ia osatu zuten eta oraindik hilabete geratzen da. 100 lagunera iristearen erronka zabaldu dute, lortuko ote dute?

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!