Erakutsiz ikasi

Txinkortatik bisita

Eneritz Maiz Etxarri 2018ko apirilaren 26a

Txinkorta eskola txikitik jaso genuen bisita erredakzioan. Bidania-Goiazko 21 ikasle, bi irakaslek lagunduta etorri ziren.

Ikasle guztiekin egiten dugun moduan, lehenik eta behin, erredakzioa erakutsi genien, eta honen antolaketa. Jarraian, nola lan egiten dugun, zein diren betebeharrak, zailtasunak,...

Beraien galderei erantzun genien, eta argazki batzuk atera ostean, bost taldetan banatu eta irratira sartzeko prest jarri ziren guztiak.

PARE-PAREAN

Fin-fin ibili ziren ATARIA irratiko Pasahitza saioko lehiaketan. Bazekiten eskualdeak zenbat herri dituen, zein mendi dauden, zein ibaik gurutzatzen duen,... eta honek lehiaketa sutsu eta berdindua izatea ekarri zuen.

Bost taldetatik lau pasa ziren finalera. Irratia bete jende. Tentsioa. Urduritasuna. Kale edo bale, erantzunak. Talde bat izan bazen ere irabazle, guztiek gozatu zuten.

 

 

 

 

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!