Jarraipena izango dute adinekoen dinamizazio saioek

Ataria 2018ko otsailaren 15a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak deialdi berri bat egin du Bidania-Goaizko adinekoentzat dinamizazio programan parte hartzeko. Lahar elkargoarekin batera, dagoeneko martxan dagoen proiektuari jarraipena emango zaio.

Helburuak, batetik, herriko adinekoen elkargunea izatea da, hainbat ekintza landuz: memoria lanketa, eskulanak eta adinekoen arteko harremanak sustatzeko ekintzak. Beste helburua zahartzaro aktiboa sustatzea da.

Aurtengo programa otsailaren 22an hasiko da eta hilean bi aldiz, ostegunetan, elkartuko dira parte hartzaileak, 15:00etatik 17:00etara, eguneko zentroan.

Programa 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta doan da. Aurretik parte hartu ez dutenek izena eman behar dute eta horretarako goizez 943 68 11 28 telefono zenbakira deitu dezakete edo saiaz@saiaz.eus helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!