Eguraldiak pixka bat baldintzatu badu ere, goizeko lehen ordurako, jende ugari zegoen bertan, salerosketarako prest. Udalak, Ernio Guraso Elkarteak, herriko gazteek eta Kukuri Kultur Taldeak antolatuta ospatzen ari diren kultur asteko azken ekitaldia izaten ari da. Lehen urtetik hona, urtero ospatzen den ekitaldia da, eta aurten ere, herritarrek egindako eskulanez gain, sardina janez, sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera izan da. Egunean zehar, trikitilariek alaituko dute giroa, eta bertsolariak ere bertan izango dira.