Bidaniako San Bartolomeak 2017

Errestoa lege bakar

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 24a

Herriko gazteen pilota partidek bete dute, Bidanian, egun handiko bazkalondoa; eskuz zein palaz aritu dira, jo eta su.

Errestoa izan da San Bartolome eguneko lege bakar, Bidaniako gazteentzat. Goizeko dantza saioa eta hamaiketakoa bazkaritan errematatu dituzte, baina pilotariek izan dute bestelako erremateetarako astirik ere, Ernio pilotalekuan.

Eskuz zein palaz, ederki aritu dira neska-mutilak. Ikusleek ere erantzun diete; hasieran lotsati, siestaren eta bazkalondoaren altzotik altxatzea ez baita erraza. Lehen partidaren erdirako, ordea, guraso, lagun, senide zein herritarrak bertaratu dira frontoira, animo oihuak ematera.

Bidaniarrei asteburu luzea geratzen zaie, oraindik, jaietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!