Goiazko Andramariak 2017

Bidania nagusi Goiatzen

Ataria 2017ko abuztuaren 15a

Herri kirol apustua egin dute elkarren aurka. Pare-parean ibili diren arren, amaieran urdinak nagusitu zaizkie laranjei. Errebantxa San Bartolometan, Bidanian.

Trontzan, txinga eroaten, lokotxetan eta korrika ibili dira Bidania-Goiazko gazteak, azken honetako festetan. Aizkoran Uzin eta Otaño eta harriarekin Guzta eta Martin, Goenatxo eskolako harri jasotzaileak. Ikuskizun polita eskaini diete plazara gerturatu diren ikusleei. Gauean, 22:00etan, Irati eta Maialen trikitilariekin erromeria egongo da. Jaiei gaur emango die agurra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!