Udalak Dendale herri ostatuaren ustiaketa lehiaketara atera du

Ataria 2017ko ekainaren 28a

Gerson Ramos Dendale ostatuko arduraduna. IMANOL GARCIA LANDA

Goiazko Dendale herri ostatuaren ustiaketa lehiaketara atera du udalak. Lehiaketan parte hartu nahi duten interesatuek uztailaren 1a arte dute epea beraien proposamenak aurkezteko, udaleko idazkaritzan.

Kontratuaren iraupena hasiera batean urtebetekoa izango da eta lehenengo sei hilabeteak proba moduan hartuko dira. Esleipedunak hilero ordaindu beharreko gutxieneko kanona 50 eurokoa izango da, eta proposamenean kopuru hori handitu dezake. Informazio gehiago nahi duenak 943 68 11 09 zenbakira deitu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!