Giro onean ospatu dute Erretiratuen eguna

Ataria 2017ko ekainaren 18a

Ohitura zaharrari jarraituz, Bidania-Goiazko erretiratuek beraien eguna izan dute gaur. Eguraldia lagun, giro paregabean pasatu dute eguna.

12:00etako mezaren ondoren, herriko dantzariek ordu bete inguruko emanaldia eskaini dute plazan, eta segidan, Bidaniko Kontzeju jatetxean bazkaria egin dute bildu diren 30 lagunek.

Egun honetan ohikoa izaten den bezala, udalak herriko helduenei oroigarria ematen die. Aurten Zaldibarren baserriko Patxi Lasak eta Mendizabaleko Maria Belamendiak jaso dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!